Filed under: 1
Dana ondo.
Hala ere, biharramunean hiri erdia plastikozko basoz betea zen.
Hurrengorako, baita jaietan ere, plastiko gogorrezko basoak erabili beharko lirateke.
Beste leku batzuetan egiten da. Jai hasieran euro batengatik erosi basoa, eta jai bukaeran, gai izanez gero, basoa itzuli euroa berreskuratzeko.
Hurrengo zaborrontzia Gernika-Lumoko jaietan erre zuten. Eta geroztik hor dago, hiri erdian.
Baina zergaitik ez da ordezkatu?
a- udalak dirurik ez daukalako.
b- gutxi barru, hiriko kontenedore guztiak kenduko dira, etxez-etxeko bilketa egiteko.
d- oraindik erabili daiteke, beraz ez da kentzen.

Ez dakigu zein den erantzun zuzena. b edo d izanez gero, ulertu dezakegu eta kritikarik ez dugu egingo.
Baina hainbeste diru gastatzen da ondo dauden espaloi batzu konpontzeko eta hiriaren irudi on bat emateko, eta zabor ontzi hau ez da ordezkatzen. Non dago logika?
Hain grabea da udalaren egoera ekonomikoa? Edo ez dute argitzen EA-k edo ANV-ek erosi behar duen zaborrontzi berria?
Baina sinesten dugu erantzuna b edo d dela, eta gure herria aurrera doala.
Filed under: 1
AHT-ren aurka protesta egiteko gernikako arbolara igo da ekintzaile bat. AHT, borrokatzen dugun garapen suntsitzaile baten ikurra eta adibide argia da. Hiri nagusiak lotuko ditu tartean dagoenari kasurik egin gabe. Kasurik ez ingurumenari, ez eta demokraziari. Herri “txiki”-etako biztanleok pentsatzen dugunak ez du ardura, gu ez gara modernoak.
Demokrazia eta ingurumena gaizki dabiltz, eta borroka hori gaur eraman behar da.
AHT-rik ez!
Filed under: 1
Gernika lumoko udalak konpostaje plan bat aurkeztu du (Ajangiz, busturi eta Arteagako udalekin batera). Gu guztiz alde gaude. Aurkezpenean Usurbilgo zinegotzi batek atez-ateko bilketa aurkeztu du, lortutako emaitzek esperantzaz betetzen gaituzte. Orain kritikak: aurkezpena ANV-k egin du, ondo erakutsiz beraiek bultzatutako proiektua dela eta ez udalarena. Agian hobeto litzateke indar guztien laguntza bilatzea, bestela propaganda hutsean gera daiteke proiektua. Hori ote da helburua? Aurten konposta egiteko ontziak emango ditu udalak. ANV-koek esandakoaren arabera ulertu dugu atez-ateko bilketa ezin daitekela egin EA-gatik (baita ere proiektuek beraien erritmoa dutelako), egia izango da baina partziala bakarrik. ANV udalean dago eta diru partida batzu negoziatu ditu, atez ateko bilketa ez zen negoziazioetako prioritateetan egongo, besterik ez. Egia da ere udalaren egoera ekonomikoa ez dela izugarria, eta gauza asko daudela konpontzeko. Halan ta guztiz ere zorionak eta aurrera.
Bi komentario: bilana egiterakoan, udal gobernuak aurrera ateratako ekintzei esker esaten ahalko du PNV baino hobeto egin duela (edo ez). Bestalde, ez gara espainolak, eta bizimodu aurrerakoi edo irautzaileekin desberdinduko gara gehiago ta betirako espainoletatik. Toreroa, euskalduna bada ere, inoiz ez da independientea izango.
Uda arin pasa da, oporrak ere bai. Tartean gernika-lumoko jaiak. Blogean berandu gabiltz gaia aipatzeko, baina dudarik ez dago ertzaintzaren jokaera lotsagarria izan dela. Nola errespetatuko ditugu gero? Bestalde kontenedore bat erre dute, ez da larria, baina badirudi udalak aurrekontuak bozkatu eta gero dirurik ez dela geratzen berri bat erosteko. Eta azkenaldian kalean agertzen diren kartelak ikusita, dudarik ez dago ANV-k errua EA-ri botako diola. Azkenean Zapatero edo Lopezi eskatu beharko diogu dirua: idependentziarako prestatzen gabiltz!!
Iraila amaitzen ari da, 2010-eko aurrekontuak orain hasi beharko lirateke, bestela koalizioa Garzonek erabaki baino lehen amaituko da. Geure buruari galdetzen diou nola iritsiko garen 2011ra?
Filed under: 1
Gernika-lumoko udalak landare-olioa biltzeko zerbitzua hobetu du edukiontzi laranjak ezarriz.
Oso ondo, aralar errausketaren aurka denez, birziklatzearen apustua egiten dugu.
Gustuko genuke, egun batez, zabor organikoak birziklatzea ere konposta egiteko. Aldaketa handia litzateke, aplikatzeko zaila baina beste biderik ez dago natura errespetatzeko.
Nota: bildutako olioarekin biodiesela egingo da eta hori ondo da, baina biodieselaren aurka gaude zerealen prezioetan inflazioa eragiten duelako ta beraz goseteak afrikan, basoen suntsitzeak eragiten ditu nekazaritza intensiboarentzako eta ez du gure garraio sistema (kotxea) kaltegarria ordezkatzeko balio.
Filed under: 1
Norbaitek bandera erre du, mesedez, ez besterik ezarri.
Filed under: 1
Agian gure aurkako kritikak entzungo zenituen futbol taldeari doakionez. Gauzak argitu behar dira. Gernika taldeak esklusibitatea dauka futbol zelai baterako, gimnasio baterako, labadora ta aldageletarako ta taberna baterako. Ekipamendu horiek publikoak direnez pentsatzen dugu era orekatuenean erabili behar direla, esklusibitaterik gabe. Gernika futbol taldeak, agian, lehentasuna ukan beharko luke bere orduetan terreno ta ekipamenduak erreserbatzeko. Baina libre daudelarik beste taldeei utzi beharko lizkieke. Gure kritika simplea eta zentzuzkoa da demokrazia batean, besterik ez.
Halan ta guztiz ere, galdera bat daukagu: tabernaren gestioa beste bati uzteko, ez ote litzateke “hobe” dei publiko bat egitea?
Aurtengo aurrekontuei ezetz bozkatu diegu. Lehenik eta behin azpimarratu nahi dugu 5 batzarretara deitu gaituztela, EA eta ANV-ek beraien artean adostasuna lortu baino lehen. Kritika txiki moduan, argitasun falta nabarmendu behar dugu aurkeztutako dokumentuetan. Baina ezetz bozkatu dugu udala dirurik gabe utziko dutelako. Irabazietan bekoibarrako aparkelekuen salmenta sartu dute, oraindik salduta ez daudelarik naiz eta hilabete batzu salmentan egon. Pentsatzen dugu ere foru aldundiak emango duen dirua planifikatua baino txikiagoa izan daitekeela. Edozein arrazoigatik udal gobernuak dirua behar badu, nundik aterako du? Bankuei 3,5milioi euroko dirua eskatua die. Kreditu hau 2 urte barru bakarrik ordainduko delarik: hurrengo udalarentzat….
Aste pare bat bandera espainola juntetxe aurrean dagoela.
Argi salatu nahi dugu inposaketa hori, bandera espainolari ohitu egin nahi gaituzte normala balitz bezala. Baina guretzat bandera hori beraien indarkeriaren sinboloa da.
Juntetxean ere, Lopezekin batere, buruzagi militar guztiak agertu dira. Folklorikoa litzateke, guardia zibilak kuartelik ez balu gure herrian.
Militarrek ez daukate ezer egiterik, ez hemen, ez hemen, ez inun!
