Filed under: 1
Aralarrek 4!!
Bada poztekoa gure emaitza. Gehien bat bizkaian ere aulki bat lortu dugulako.
Gernika-Lumoko emaitzak hurrengo taulan ikusi daitezke, udal hauteskundeekin konparatuz. Hauteskunde desberdinak dira, baina konparazioa interesgarria da.

Alderdiak
Alderdi txikiak ez dira agertzen. PP, horietako handiena 350 botorekin inguru estable geratzen da.
Ezker abertzale ofizialak beherakada bat jasotzen du, kanpaina ez denez normala izan ez dugu komentatuko. EAJ-k 2007-ko udal hauteskundeetan galdutako bozak berreskuratu ditu, horrek argiki erakusten du udala berriro hartzeko potentziala daukala. Guk ere gora egin dugu (jakinez gainera 2007-an EB-rekin joan ginela).
Baina argi geratzen da Gernika-lumon ere lan politiko itzela egin beharko dela eaj eta psoe-ri bozkatu dieten 5000 biztanleek egun batez ezkerrari bozkatzeko.
No Comments Yet so far
Utzi zure iruzkina
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
