Gernika-Lumoko aralar Udal Tadea


Lan eta bizi Busturialdean.
Maiatza 25, 2010, 9:01 pm
Filed under: Uncategorized

Aurreko artikuluari lotuta, La Vega lantegiz beteta nahi dugu, Gernikan bizi garelako eta bertan lan egin nahi dugulako. Ez gara bakarrak eta batzuk gu baino ozenago adierazten dute. Egia esan, alderdi bat garen aldetik, hauteskundeak baino lehen manifa batean lana eskatzea apur bat populista iruditzen zaigu.
Lana busturialdean egoteko ez dago sekretu handirik: lana sortu behar da. Esatea tontakeria dirudi baina hobe esatea.
Instituzioei mugitzea eskatzen bazaie, mugitzen dira, baina PNV-ek dakien moduan, Guggenheim proposatuz. PNV-ren instituzioei ezin zaie gauza handirik eskatu. Eta behin beraien soluzioa proposatuta oposizioa egitea bakarrik geratzen zaigu. Irabazteko aukera murritzekin eta gainera irudi negatiboa emanez.
Gure ustez, nahi dugun modeloa garatzeko lanabesak sortu behar ditugu, horietariko batzu existitzen dira baina indartu behar dira. Adibidez nekazari gazteen instalatzeak eta enpresa berrien sorrerak bultzatu behar dira… Nola egin? Argi da diruarekin gauzak errazago egiten direla, eta agian busturialdeak herritarrek sortutako inbertsio fondo bat beharko luke (iparraldean Herrikoa dagoen moduan). Herramienta sortuta badago, beldurrik gabe diru laguntzak eska daitezke instituzioei, baina ezin dira soluzio magikoak eskatu.
Bestalde, bertako herritarrek lantegiak sortzeko, nekazaritzan hasteko, edo negozio propioa irekitzeko kontzientzazio lan bat egin behar da. Gaurko gazteei argi eta garbi esan behar zaie beraien lana sortu beharko dutela eta busturialdearen geroa beraien eskuetan dagoela. Mintzaldiak antolatuz, kanpainak eginez, eta adibideak argitara eramanez. Horrek fruituak 10-20 urteren buruan emango ditu, baina metodo seguruena da.
Bistan da, Instituzioen laguntza ona izan daitekeela baina horretarako hobe instituzioetan egotea , eta hor kokatzen dugu guk gure lana.


Utzi erantzun bat so far
Utzi erantzun bat



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s



Follow

Get every new post delivered to your Inbox.